TREBETASUN DIGITALAK LORTU DITUZTE ERABILIZ Hezkuntza-eduki Kurrikularra

Kalitatezko tresna didaktikoak, milaka
ikastetxeren erabilerak bermatuak.

Hezkuntza-eduki digitalen eskaintza zabala dugu,
metodologia aktiboak eta ebaluazio-eredu berriak ezartzen laguntzeko.

Tresna digitalak

Innovación teconlógica

Transformazio digitaleko proiektuei laguntzeko behar den berrikuntza tekniko eta pedagogiko guztia.

IKUSI

Hezkuntza-eduki digitalak

Compatibilidad con cualquier dispositivo y plataforma

Edozein gailu eta plataformarekin bateragarriak diren curriculum-edukiak.

IKUSI
plataformas de aprendizaje digitales

20 urte baino gehiago daramatzagu eduki eta ikaskuntza-plataforma digitalak sortzen.

Gure curriculum-edukiak egiteko, gure esperientzian oinarritu gara, bai eta irakasleek hezkuntzaren transformazio digitalaren erronkan dituzten beharrizanak aktiboki entzutetik ateratako ondorioetan.

    Zure zentroaren Eraldaketa Digitala hobetu nahi duzu?

    Tresna digitalak

    edebé digitalaren bidez, eduki digital eta baliabide pila bat duzu eskura: programazio editagarriak, ebaluaziorako tresnak, ikasgelan metodologia aktiboak txertatzeko proposamenak, konpetentzia-jarduerak, hezkuntza emozionaleko programa, POI proposamenak, ikasgelarako baliabideak… eta askoz gehiago!

    Html5 formatuko liburuak, editagarriak eta pertsonalizagarriak
    Egokitu edukien egitura.
    Sortu zure ariketak eta baliabideak, eta banakako eta taldeko jarduerak.

    Tresna honen berrikuntza nagusia da irakasle bakoitzak liburu digitala edita dezakeela, curriculum-eduki handiagotuak aplikatuz, material didaktikoak aberastuz eta ikasleentzat erakargarriago bihurtuz.

    Liburu digital interaktiboa: egizu zure neurrira

    Bideoak, aurkezpenak, jarduera interaktiboak eta beste multimedia-baliabide batzuk dakartza.

    Ezagutza osatzen du eduki handiagotuarekin (bideoak, animazioak eta jarduera interaktiboak).
    Internet bidezko ikerketa osagarria sustatzen du.
    Ikasleen motibazioa handitzen du, eta beren ikaskuntzaren konplize bihurtzen ditu.
    Libro digital interactivo
    Koaderno digital interaktiboa

    Gaikako sekuentzietan antolatutako edukiak, programazioa eta plangintza errazteko. Ikasteko interesa pizten duten ikaskuntza-teknika eta jarduerak dakartza. Gaztelaniaz bakarrik daude eskuragarri.

    Problema interaktiboak

    Datu aleatorio, orekatu eta errealistekin egindako enuntziatuak; laguntza-grafikoak; erantzun posiblea hautatzea; problemak ebazteko jarraibideak eta urrats bakoitza modu autonomoan ebazteko aukera; emaitza egiaztatzea. Gaztelaniaz bakarrik daude eskuragarri.

    Giltza-edebéren Liburutegi Digital Interaktiboa

    Didaktikoki hautatutako eta frogatutako 10.000 curriculum-baliabide baino gehiago jartzen ditugu zure eskura, ingurune birtual bakar batean. Jarduera erakargarriak, curriculumeko edukiak aberasteko eta konpetentzia digitala eskuratzea sustatzeko.

    Askotariko jarduerak, ikasleengan ikasteko interesa pizteko.
    Ikasleentzako bilaketa-ingurune segurua.
    Curriculumeko edukiak kategoriaren arabera etiketatuta daude: gaia, adina, hizkuntza edo formatua. Edukiak gaztelaniaz, katalanez eta galegoz baino ez daude eskuragarri.
    Sendotzeko, motibatzeko edo zabaltzeko jarduera osagarri digitalak.
    Biblioteca Digital Educativa de Edebé
    Sortzeko aplikazioak

    Jarduerak, eragiketa matematikoak eta ebaluazioak sortzeko aplikazioak. Jarduera editagarriak eta pertsonalizagarriak sortzen ditu, soluzio posible guztiekin, eta horiek nola ebaluatuko diren erabakitzen du.

    Simulagailuak

    Errealitatearen adierazpen grafikoak eta interaktiboak.
    Ikasleei aukera ematen diete hainbat aldagai hautatzeko, emaitzan nola eragiten duten ikusteko. Gaztelaniaz bakarrik daude eskuragarri.

    Ikasleen konpetentziak ebaluatzeko baliabideak

    Lehen Hezkuntzarako, DBHrako eta Batxilergorako ebaluazioak sortzeko aplikazioa, irakaslearen irizpideetara egokitzeko moduko jarduera editagarriekin.

    Jarduera editagarriak eskaintzen ditu, erantzun anitzeko aukerarekin.
    Autoebaluazioa egiteko eta berdinen artean edo taldean zuzentzeko aukera ematen du.
    Ikaskuntza egokitua errazten du.
    Aurreztu denbora ebaluazio-eredu estandarrekin.
    Recursos para la evaluación competencial de los alumnos

      Zure zentroaren Eraldaketa Digitala hobetu nahi duzu?

      Hezkuntza-eduki digitalak

      Gure gain hartu dugu zuri laguntzeko erronka, ikasleengan ikaskuntza eraginkorragoa lor dezazun, alderdi analogikoa eta alderdi digitala erabat integratuz.

      Adimat: adimen artifiziala matematikaren irakaskuntzan

      Hezkuntzako proiektu berritzaileak orain arte imajinatzen zailak ziren errealitate bihurtzen dira. Adimat Lehen Hezkuntzako Matematikaren ikaskuntza egokiturako laguntzaile birtuala da, neurozientzian oinarritua. Zure ikasgelan sartzen duzunean, zuri eta zure ikasleei lagunduko dizue. Hona hemen ezaugarri nagusiak:

      Prozesu kognitibo espezifikoak entrenatzeko eta sare neuronal eraginkor bat eraikitzeko diseinatutako jarduerak ditu.
      Ikasle guztiei curriculum-ezagutzak eskuratzea bermatzen die.
      Aniztasunaren trataera egiten du, ikasle bakoitzaren gaitasun maximoak garatzea ahalbidetuz.
      Ikasleek landu behar duten edukiaren gaineko erabateko kontrola eskaintzen dio irakasleari.
      Ikasleen ikasprozesuaren jarraipena egiteko txosten zehatzak.
      Leobien

      Irakurmena lantzeko online metodoa Lehen Hezkuntzako haurrentzat, irakurketa-prozesua ikasleen erritmora egokitzen duena. Gaztelaniaz bakarrik dago eskuragarri.

      edebé proyectos
      Giltza Proiektuak

      Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzarako. Proiektu berritzaileak, malguak eta zeharkakoak.

      edebé robótica
      Edebé Robotika:
      Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza

      Esperimentatu erraz eta berehala, robotikari buruzko aurrezagutzarik gabe. Gaztelaniaz bakarrik dago eskuragarri.

      formas_2