Pilar 4

ZURE PLATAFORMAK HEZKUNTZA DIGITALERAKO Edebéren ikaskuntza-ingurune birtuala

Ikaskuntza-inguruneak… eta gehiago!

Milaka irakasle eta ikaslek erabiltzen dituzten plataforma digital seguruak diseinatu, garatu eta mantentzen ditugu. Metodologia didaktiko aktiboetara erabat egokitutako ingurune birtuala da. Izan ere, erraztu egiten du lan kooperatiboa eta hezkuntza-berrikuntzak modu eraginkorrean abiaraztea. Ikasleentzako soluzio intuitibo eta erakargarriak eskaintzen dituzte, eta irakaslearentzako kontrol-panel bat. Paneletik ikasle bakoitzaren prozesuak zuzendu ditzake eta ikaskuntza egokitu eraginkorra lor dezake. Ezagutu Edebéren hezkuntza-plataforma digitalak eta nola lagun diezazuketen klasean berritzailea izaten:

EdebéON

edebéOn

EdebéOnPlus
edebéOn+
Esemtia
Esemtia
Projectia
Projectia
Conectados con Google Workspace y Microsoft Office 365
EdebéOn eta edebéOn+ konektatuta daude Google Workspace eta Microsoftekin.

Gainera, LTI (learning tools interoperability) estandarrari jarraitzen diote; hau da, ikaskuntza birtualeko tresnen eta sistemen arteko komunikazio-estandarrari. Horrek esan nahi du ezin hobeto integratuta daudela estandar hori erabiltzen duen edozein plataformarekin, hala nola Moodlerekin.

    Zure zentroaren Eraldaketa Digitala hobetu nahi duzu?

    EdebéOn: paperetik ingurune birtualera

    Eredu mistoetarako ikaskuntza-ingurunea

    Gure hezkuntza-eskaintzan ditugun papera eta baliabide digitalak modu eraginkorrean integratzeko aukera ematen duen plataforma.

    • Ikasleen arteko interakzioa bultzatzen du.
    • Ikaslearen arreta erakartzen du, azalpena dinamizatzen du eta ulertzen laguntzen du.
    • Ikerketa, talde-lana eta ikasgela mundura irekitzea ahalbidetzen du.
    • Ezagutza hainbat motatako baliabideetatik abiatuz eraikitzeko aukera indartzen du.
    • Ikaskuntza-erritmoen aniztasuna tratatzeko aukera ematen du.
    edebéOn: del papel al entorno virtual

    Zer da edebeOn?

    • Portfolioa eta e-portfolioa
    • Banakako eta taldeko erregistroak eta txostenak
    • Programazioaren eta orientabide didaktikoen liburua
    • Konpetentzien eta askotariko adimenen plangintza
    • Unitate didaktikoen, trebetasun orokorren eta proiektuen errubrikak
    • Ekintzailetza-proiektuak eta Ikaskuntza-Zerbitzukoak
    • Simulatzaile birtualak eta Laborategi interaktiboa

    EdebéOn+: liburu digital editagarria eta adimen artifiziala

    1 × 1 ereduetarako ikaskuntza-ingurunea

    Igaro hurrengo digitalizazio-mailara. Eskaintzen dizugun ingurune berritzaile honetan protagonismo berezia hartzen dute ikaskuntzaren pertsonalizazioak eta prozesuen analisiak.
    • Hor sartzen da adi, adimen artifiziala
      duen laguntzaile birtuala.
    • Bateragarria Office 365, Google for Education,
      Office 365 eta Moodlerekin.
    adi
    edebéOn+: libro digital editable e inteligencia artificial

    Zer berrikuntza ditu edebéOn+ programak?

    • Edebéon-en funtzionalitate guztiak
    • Guztiz editagarriak diren liburuak eta baliabideak
    • Ikaskuntza egokitu eraginkorra
    • Prozesuen analisia
    • Konpetentzien arabera ebaluatzen du
    • Alertak eta estatistikak, adi
      laguntzaile birtualaren eskutik
    adi

      Zure zentroaren Eraldaketa Digitala hobetu nahi duzu?

      Esemtia: eskola-kudeaketarako aplikazioak

      Eskola kudeatzeko plataforma digitala, ikastetxeen neurrira egindako konponbideduna. Etapa guztietara egokitutako produktuak, Haur Hezkuntzatik hasi eta Heziketa Zikloetara, ingurune birtual bakar batean integratuta.

      • Erraz moldatzen da ikastetxe bakoitzeko eredu pedagogikora eta ebaluazio-sistemara.
      • Plataforma bakar batean biltzen du ikastetxeko kudeaketa guztia.
      • Eskola-jazarpenaren prebentziorako eta kudeaketarako tresnak eskaintzen ditu.
      rombo-eus

      Zer aplikazio ditu Esemtiak eskola kudeatzeko?

      • Kudeaketa akademikoa
      • Matrikulazioa eta espedienteen kudeaketa
      • Aktak eta boletinak
      • Erkidegoetara egokitutako dokumentazio ofiziala
      • Administrazio- eta fakturazio-lanak
      • Ibilbideen, jantokiaren eta eskolaz kanpokoen kudeaketa
      • Inkesta-sortzailea
      • Barneko mezularitza
      • Familiekiko komunikazioa

      Moodlerekiko integrazioa

      • Gehitu, Moodle ikastaroetan, zure Edebé ikaskuntza-plataformetan dituzun edukiak.
      • Sartu zuzenean edebéOn eta edebéOn+ webguneetan Moodletik.
      • Jaso Moodlen edebéOn eta edebéOn+ markatutako kalifikazioak

      Projectia: POIrako plataforma espezializatua

      Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza errazten duen plataforma digitala, hezkuntza-proiektuen kudeaketan espezializatutako ingurune birtual bakarra.

      • Aprobetxatu baliabideak, zeure proiektuak edo beste batzuenak eskuratuz eta editatuz.
      • Ikasleek bilaketa-eremu seguruan nabigatzen dute.
      • Denbora aurrezten da ebaluazioan, adierazleak baitaude ataza bakoitzari lotuta eta errubriketan islatuta.
      • Lan kooperatiboa sustatzen du eta proiektukako lana errazten du.
      Projectia: la plataforma especializada para el ABP

      Nola dabil proiektuetan oinarritutako ikaskuntza Projectican?

      • Editatu, pertsonalizatu eta kudeatu zeure proiektuak, edo beste batzuenak
      • Sinkronizatu dokumentuak eta egutegia Google Drive eta Office 365 baliatuz
      • Egin lan kooperatiboak parte-hartzaileekin eta taldeekin
      • Ingurune segurua edebé liburutegian: 10.000 baliabide baino gehiago eskura
      • Ebaluatu, gure curriculumera egokitutako errubrika eta adierazleak erabiliz
      • Konpetentzien ituak, taldeka eta banaka
      • Komunikatu eta antolatu lanak, erraz eta online
      formas_2